Haimar Zubeldia
Bere sustraiak, nekazari ingurunean
Haimar Zubeldia Agirre 19977ko apirilaren 1ean jaio zen Usurbilen, Donostiatik 10 kilometrotara dagoen Gipuzkoako kostaldeko herri sagardozalean. Senar emazte nekazari bikote baten lehen semea izan zen. Aita, Jose Julian, kamioilaria ofizioz, usurbilgo Oa baserrikoa; Ama, Aia herriko Izuela baserrikoa. Bera jaio eta handik bi urtera familiako bigarren semea etorriko zen, Joseba, anaia zaharraren eraginarekin txirrindulari profesionala izaten amaitu zuena.
Haimar herrian bizi izan zen hamairu urterarte, Atxega-Alde auzoan. Bertan lagun asko zituen, zeintzuk gaur egun bere lagun taldekoak diren. Udarregi ikastolan hasi zituen bere ikasketak bere lagunekin batera. Bost urte zituen Haimarrek, aitak, garai haietan txirrindularitza zikloturista praktikatzen zuenak, bizikletan irakatsi zionean.
Hepatiti batek eta promesa batek bere
etorkizuna markatu zuten
Sei urte zituela, Haimar umeak, hepatitia jasan zuen eta gaitz hark etxean ordu asko igarotzera behartu zuen. Baina Haimar geldigorra zen. Amak, hura sahiesteko, promesa bat egin zion: modu formal batean etxean egoten bazen errepideko bizikleta bat oparituko zion. Eta hala izan zen. Haimar formal egon zen egun luzez etxean eta amak promestutako bizikleta oparitu zion. Berehala hasi zen Haimar bizikleta harekin lehenengo kilometroak egiten. Atsegin zuela ikusirik, gurasoek herriko txirrindulari eskolan izena eman zien, garai haietan inguruko garrantzitsuenetakoa zena. Txirrindularitzaz gainera beste kirol asko praktikatzen zituen: esku pilota, saskibaloia… Bere lagun asko ere txirrindulari eskolan zebiltzan eta urte oso politak izan ziren haiek berarentzat.
Ikasketak eta txirrindularitza
bikain uztartu zituen
Hamahiru urterekin Oa baserrira joan zen bizitzera gurasoekin. Umetatik asko gustatzen zitzaion baserrira joatea, baratzetako eta zelaietako lanak egitea atsegin baitzuen. Txikitatik hasi zen bizikletarako zituen doai onak erakusten, baina junior mailan, Dana-Ona taldean egin zuen “eztanda”. Garai haietan Automatismoetako Lanbide Heziketako ikasketak eta txirrindularitza uztartu zituen, biak hala biak bikain eramanez. Bizikletako modalitate guztietan zebilen ondo: errepidea, ziklo-krossa eta pista. Junior mailan Gipuzkoako itzulia birritan irabazi zuelako egin zen ezagun. Junior mailako bi denboraldi bikain haiei esker afizionatu mailako Orbea taldera joan zen.
20 urterekin Profesionala
Amateur mailan egindako bi denboraldietan beheko mailetatik zekarren gorakadarekin
|
 |
| / Argazkia: Oskar Matxin |
jarraitu zuen. Bi urte haien amieran bere bizitzako ametsa betetzea lortu zuen, profesional mailara igotzea. Euskaltel-Euskadi taldearekin bere lehen kontratua sinatu zuen. 1997. urtea zen, bere idoloa zen Miguel Indurain txapeldun haundia erretiratu zen urte bera.
Tourrean bi aldiz izan da boskarren
Profesional mailako bere hasiera oso ona izan zen. Gorako bidearekin jarraitu zuen eta berehala egokitu zen maila gorenera. Lehenengo bi urteetan postu onak egin zituen astebeteko itzulietan. 2000. urtean, 23 urterekin, Euskal Bizikletako garaipen haundia lortu zuen.
Profesionaletan daramatzan hamaika urte hauetan hiru asteko itzuli eta astebeteko itzulietan bereizi izan da. 2003. urtean boskarren egin zuen bere laisterketa gogokoenean,
Tourrean, non bere taldekideekin batera itzuli haundi bat egitea lortu zuen. 2007. urtean postu bera errepikatu zuen.
Haimar beti izan da entrenamendua eta txirrindularitzak berarekin daramatzan ezaugarri guztiak zehaztasun haudiarekin zaindu izan dituena. Entrenatzea eta lehiatzea oso gogoko du.
2004an Josunerekin hezkondu zen eta Zarautzera joan ziren bizitzera, non gaur egun bizi diren. Bere denbora librean bere ingurukoekin egotea gustatzen zaio: familia eta lagunak. Familiak kide bat gehiago du maiatzaren 19a ezkeroztik Ane txikia egun horretan jaio baitzen.
|
Fitxa Pertsonala |
Izena
Jaiotze data
Jaioterria
Ikasketak
Egoera zibila
Bizilekua
Profesionala
Taldeak
Egungo taldea
Altuera
Sasoiko pisua
Atsedeneko pultsazioak
Gehienezko pultsazioak
Hobby-a
Gustoko janaria bat
Txirrindulari bat
Laisterketa bat
Mendate bat
Pelikula bat
Aktore/aktriz bat
Pertsonaia historiko bat
Auto marka
Web orria |
Haimar Zubeldia Agirre
1977-04-01
Usurbil (Gipuzkoa)
Industri Automatismoetako
Lanbide Heziketa
Ezkondua
Zarautz (Gipuzkoa)
1998. urtetik
Euskaltel-Euskadi (1998-2008)
Euskaltel-Euskadi
184 zm.
68 kilo
40/minutu
190/minutu
Brikolaia, esku pilota.
Paella
Miguel Indurain
Frantziako Tourra
Tourmalet
Annibal
Julia Roberts
Iparragirre
BMW
www.haimarzubeldia.com
|
|
|
|